XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekintza sozialaren testo-inguruak Ekintza sozialaren muina erakartzera igaro bezain laster aldi berean beti present dauden lau testo-ingurukin aurkitzen gara.

Banan banan zehaztuaz konposante horien deiturak eta izaerak honoko hauek dira: Lehenik eta behin, testo-inguru biologikoa, hots, ekintza soziala eragiten duen sujeta, bere egitura eta lege propioak dituen organismo neurofisiologiko bat da, biosferaz eta noosferaz osaturiko izakia, behar eta eskapen jakinekikoa.

Beharrak ekintza sozialean funtsezko tokia du.

Beharraren barren analisi batetara igarotzen bagara, has gaitezen, zerbaiten falta sentsazio denez aipatzen.

Bizidun batek osoki bilakatzea duen sena asetzeko zerbait eskas duelaren sentimentua, ondoez izaeran gauzatu daitekena, beharra emendatzeko desirioan bihurtu ohi da.

Besterik gabe bada gizaki-anderekia iharduera jakin batzuetara emana aurkitzen dugu.

Baina gizaki-anderekien jomugen mugagabetasuna eta birtualtasunen aberastasuna kontutan, beharrak ere ezin hesituzko direla adierazi behar dugu.

Izan ere azken hauek, bizitzeko baldintzen, garaien, tokien, zibilizazio aldien, baldintza teknikoen, kultur mailen, eta abar luze baten arauera aldatzen doatza.

Alor honetako klasifikapen bera ez osozko eta dezepzionagarri dagigu.

Gainera, beharrak beti ez dira izaera berekoak eta plano ezberdinetan kokaturik agertzen zaizkigu.

Batzuk konkurrentzian sar daitezke; (...).